"Parlamentu Europarrak joan den irailaren 11 an, energia-aurrezpenerako derrigorrezko neurriak ezartzen dituen eraginkortasun energetikoaren gaineko zuzendaritza berria onartu zuen, 632 boto alde, 25 aurka eta 19 abstentziorekin. Batzordearekin hitzartutako testuak, eraikin publikoen gutxieneko bat berritzera behartzen du eta ikuskaritza energetikoak inposatzen dizkie enpresa handiei. Gainera, energia-konpainiek aurrezki-planak aurkeztu beharko dituzte.Zehazki, lege europar berri honek nazio-gobernuei eskatuko die berokuntza edo hozte sistema dituzten beraien eraikuntzen azaleraren % 3 urtero berritzea, 500 metro koadro baino gehiagoko azalera batekin.
Bestalde, EBeko herriek, 2020 rako "metatutako energia-aurrezpen" ehuneko minimo bat inposatu beharko diete bere lurraldeko konpainia energetikoei . Aipaturiko aurrezkia ezin izango da izan 2014 eta 2020 bitartean izaniko urteroko energia salmenten % 1,5 baino gutxiago.
Enpresa pribatu handiei dagokienez, ditektiba berriak, lau urtez behin auditoria energetiko bat pasatzera behartzen ditu.
Hala ere, zuzendaritzak askatasuna uzten die Estatu kideei ordezko aurrezki-mekanismoak proposatzeko.
Gainera, Gobernuek eraginkortasun energetikorako helburu bat jarri behar izango dute eta akzio -plana aurkeztu hiru urtez behin, 2014, 2017 eta 2020an. Bruselak eginiko aurrerapausoak ebaluatuko ditu 2014ko ekainean
Arau honen helburua da EBak 2020 rako , eraginkortasun energetikoa %20 handitzeko helburua lor dezala bermatzea. Hala ere, Komisio berak aitortu du direktiban aurrez ikusitako baldintza soilik ematen badira, aurrezkia % 17koa izango dela bakarrik." ________________________________________
www.europarl.europa.eu
No hay comentarios:
Publicar un comentario